Gau Beltza ospatzeko prest

Mailo Oiarzabal 2025ko urr. 31a, 10:28

150 haur inguruk parte hartu zuten atzo Azpeitiko Gau Beltzaren lehen ospakizuna prestatzeko bezperako lanetan. Gaur 19:15ean plazan hasita ospatuko duten festan parte hartzera gonbidatu dituzte antolatzaileek herritar guztiak.

150 haur inguruk parte hartu zuten atzo Azpeitiko Gau Beltzaren lehen ospakizuna prestatzeko bezperako lanetan. Txanda errespetatuz eta giro onean, kalabazak hustu, karetak edota izarekin mozorroak egin zituzten, Sanjuandegiko Txiki Txoko ludotekaren atarian. Gaur kalera mozorrotuta nola irten ikusteko eredu batzuk ere erakusgai ipini zituzten.

Hain zuzen ere, gaur arratsalderako antolatutako ekintzetan parte hartzera gonbidatu dituzte antolatzaieek herritar guztiak, helburua "elkarrekin ondo pasatzea" dela azpimarratuta, eta mozorrotzeko etxean dutenarekin moldatzeko ere eskatu diete guztiei.

Egitaraua

Hona hemen, gaur arratsalderako prestatu duten ospakizunaren egitaraua eta datorren astearterako hitzordua:

Gaur, ostirala. Gau Beltza

  • 19:15. Mozorrotuta eta kalabazak eskuan kalejira, plazatik hasita, Juan Antxieta musika eskolako trikitilariekin. Bidean gaztaina jana eta ipuin kontaketa egingo dituzte. Plazara itzultzean, Itsasiko kideekin dantza herrikoia egingo dute eta beldurrak sutara botako dituzte. Segidan, lurrari atseden emateko ipuin antzeztua egingo dute.

Azaroak 4, asteartea

  • 18:00. Tximeletaren bidaia ipuin kontaketa, Manex Beristainekin, Basazabal jauregian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide