Erdibidera iritsi da aurtengo Jubilatuen Astea, eta ekintza batetik bestera gelditu gabe jarraitzen dute Baigerako bazkideek.
Atzo egin zuten egitarauaren barruan aurreikusitako egunpasa nagusia; Ordizian asteroko azokan goiza pasatuta, etxerako bidean Mandubian bazkaldu zuten Baigerakoek.
Gaur, berriz, Burdinbidearen Euskal Museoan ibiliko dira goizean, eta bingo saioa egingo dute arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Baigera I-en.