Argiak piztuta, Gabonetarako girotu dute herria

Nerea Uranga 2025eko abenduaren 5a

Gabonetako argiak piztuta gaur Jose Artetxe kalean. (Nerea Uranga)

Gaur piztiu ditu udalak Gabonetarako argiak herriko kaleetan eta auzoetan. Urtarrilaren 7ra bitartean izango dira argiak piztuta.

Gabonetarako herria girotzeko gaur piztu ditu Azpeitiko Udalak Gabonetarako herriko kaleetan eta Urrestillan eta Landetan jarritako argiak. Urtarrilaren 7ra bitartean iluntzero piztuko dira argiak, ilundu eta gauerdira arte.

Bertan merkatari elkartearen eskariz jarriko ditu udalak argiak, eta horiek 34 egunetan, gehienez egunean sei orduz, izango dira martxan.

Herriko plazako kioskoa argiztatuta gaur arratsaldean. (Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide