Gabonetako apaingarri jasangarriak sortu dituzte Ekoetxean

Nerea Uranga 2025eko abenduaren 7a

Gabonetako apaingariak sortzeko tailerra, gaur Azpeitiko Ekoetxean. (Ekoetxea)

Astebururako antolatutako bigarren tailerra gauzatu dute gaur Ekoetxean. Arte eta Diseinu Ikastegikoek gidatuta, Gabonetarako apaingarriak egin dituzte gaurkoan.

Atzo gosari osasuntsuen inguruan ikasi zuten Azpeitiko Ekoetxean bildutako haur eta helduek. Gaurkoan, berriz, Gabonetarako prestaketetan jardun dute, eta apaingarri jasangarriak sortu dituzte Ekoetxean bildu direnek, Arte eta Diseinu Ikastegikoek gidatuta.

Basoa oinarri hartuta egin dituzte Gabonetako apaingarriak, berrerabilitako materiala erabiliz. Era horretan, sormena, ingurumen ikaskuntza eta familia lana uztartu dituzte.

Gaur Ekoetxean egin duten tailerrean sortu dituzten Gabonetako apaingarriak. (Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide