Herriratu dute IASen proiektua

Julene Frantzesena 2025eko abenduaren 15a

Hainbat lagun zapatu arratsaldean Gaztetxean egindako hitzaldian. (Utzitakoa)

Batu Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistara! jardunaldiak egin zituzten zapatuan Gaztetxearen bueltan. Hitzaldia, tailerra, esku pilota partidak nahiz kontzertuak egin zituzten arratsaldean hasita.

Ikasle Antolakunde Sozialistak (IAS) hartu duen norabidearen gaineko xehetasunak azaltzeko Batu Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistara! jardunaldiak egin zituzten zapatuan Gaztetxearen bueltan. Izan ere, VIII. Kongresuan erabaki zuten ikaslee abertzaleek mugimendu sozialistara batzea.

IASen proposamen berritua aurkezteko hitzaldia egin zuten 16:30ean hasita, eta gero, Gaiztakeri tailerraz gozatu zuten hara joandakoek. 18:00 aldean, berriz, esku pilota partidak jokatu zituzten Frontoi Txikian, eta segidan, pizza potea egin zuten Gaztetxean. Musika emanaldiekin bukatu zuten eguna: Checkboyz, MD Moha eta DJ Sane taldeek kontzertuak eskaini zituzten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide