40 emakume inguruk parte hartu dute Domusa Teknik 40 MLK-en bigarren entrenamenduan

Nerea Uranga 2025eko abenduaren 15a

Domusa Teknik 40 MLK-eko emakumeei zuzendutako bigarren entrenamendu saioa. (Alberto Beloki)

Bigarren entrenamendu saioan hamabi klilometroko ibilbidea egin dute Izarraitz magalean, eta ondoren, hitzaldia izan dute erresistentziaz nahiz indarraz. Emakumeei zuzendutako Domusa Teknik 40 MLK-ren hirugarren saioa urtarrilaren 10ean izango da Ainara Urrutiak gidatuta.

Joan den larunbatean emakumeei zuzendutako bigarren entrenamendu saioa izan zen V. Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren antolatzaileek antolatuta. 40 emakume inguruk parte hartu zuten prestaketa saioan, 08:30ean elkartu ziren Azpeitiko igerilekuaren aurrean, eta hamabi kilometroko ibilbidea egin zuten Izarraitz magalean barrena, hain justu harrobitik joan-etorria egin zuten. Korrika saioaren ondoren, hamaiketakoa eginda, Efik zentroko Julen Ansoalderekin eta Josu Larrañagarekin Erresistentzia eta indarra uztartuz hitzaldia izan zuten entrenamenduko parte hartzaileek Mendietxe museoan, eta Joma etxeak eta Loiola hoteleak emandako bi zozketatan parte hartu zuten.

Emakumeei zuzendutako hirugarren entrenamendu saioa urtarrilaren 10erako dute antolatuta Domusa Teknik 40 MLKen antolatzaileek. 


Emakumeei zuzendutako entrenamendu saioa joan zen larunbatean. (Alberto Beloki)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide