Abendu bukaeran prestaketa lanak egin ondoren, bihar hasiko dira GI-631 errepideko saihesbidean Zestoatik Azpeitirako sarreran Urola ibaiaren gaineko zubia birgaitzeko lanak, eta trafikoan eragin zuzena izango dute. Hain zuzen ere, errei bat itxita egongo da lanak egin ahal izateko, eta semaforoekin zuzenduko dute txandakako pasoa tarte horretan.
Ezkuztatik gorako zubiaren gainaldeko taula guztiak berrituko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak bihar hasiko dituzten lanekin, eta obrak sei hilabete irautea aurreikusi dute.