Berdegunea hesituta, estalkia handitzeko

Mailo Oiarzabal 2026ko urtarrilaren 12a

Igerileku ondoko belardia, hesituta. (Mailo Oiarzabal)

Igerileku atariko jolas parkearen estalkia handitzeko lanak hasi ditu gaur udalak, estalki berriak hartuko duen eremua hesituta.

Aurreko astean jakinarazi zuenez, gaur hasi ditu udalak igerileku atariko jolas parkearen estalkia handitzeko lanak. Estalki berriak hartuko duen eremua, parke ondoko belardiarena, hesitzea izan da beharginen lehen egitekoa; belardia ez ezik, autobus geltokitik igerileku aurrera arteko espaloia eta aparkalekuak ere hesitu dituzte, eta, beraz, oinezkoek ibai ondoko espaloia erabili behar dute. Jolas parkea bera erabilgarri dago, momentuz.

(Argazkia: Mailo Oiarzabal)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide