Gaur Teresa Alberdik bete ditu 100 urte

Nerea Uranga

Teresa Alberdi Nagore Alkorta alkatearekin eta bere senideekin, gaur. (Azpeitiko Udala)

100 urte bete dituen egunean, Teresa Alberdik Nagore Alkorta alkatearen bisita jaso du, eta hark Azpeitiko Udalaren izenean oroigarria eta lore sorta oparitu dizkio.

Bi egunetan, bi herritarrek, bi emakumek bete dituzte 100 urte Azpeitian. Atzo Josefa Lazkanok ospatu zuen bere urtebetetzea, eta gaur Teresa Alberdi izan da 100 urte bete dituena. Alberdik Nagore Alkorta Azpeitiko alkatearen bisita jaso du, eta Azpeitiko Udalaren izenean oroigarria eta lore sorta oparitu dizkio. Alberdik senideekin batera jaso du alkatearen bisita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide