Atzera begira

1998ko Jai Karnabala

Erredakzioa 2026ko otsailaren 10a

Beti bezala, bai, baina ez. Duela 28 urteko Jai Karnabal euritsuan ez zuen hutsik egin Itsasikoen artzain-inudeen konpartsaren kalejirak; azken urteetakoa baino dezentez jendetsuagoa izan zen hura, hori bai. 'Elegante' jantzien bilakaeraz jabetzeko ere balio du bideoak, baita herriko kaleetan eta paisaian izandako hainbat aldaketa ikusteko ere. Eta, nola ez, dagoeneko ez dauden hainbatetaz akordatzeko eta beste asko zein gazte ageri diren nabarmentzeko ere bai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide