Martxotik maiatzera zeramikako ikastaro jarraia eskainiko dute Arte eta Diseinu Ikastegian. Ikastaro hori hilean bi ostiraletan izango da, 15:30etik 18:00etara, eta hilabeteko 60 euroko kuota ordaindu beharko da. Martxoaren 13an eta 27an, apirilaren 17an eta 24an eta maiatzaren 15ean eta 29an izango dira saioak. Tokia mugatua dela adierazi dute ADIko arduradunek, eta izena Arte eta Diseinu eskolan, 688 75 18 87 telefono zenbakira deituta edota artetadiseinu@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
Zeramika esperientziak ere antolatuko dituzte Arte eta Diseinu Ikastegian larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara. Horietan parte hartzeko 35 euro ordaindu beharko da eta plazak mugatuak izango dira. Hurrengo tailerra otsailaren 28rako antolatu dute.