Martxoaren 17ko greba deialdiaren harira, batzarra eta elkarretaratzea deitu ditu ELAk

Julene Frantzesena 2026ko otsailaren 26a

ELAko hainbat kide grebarako deia egiteko gauzatutako agerraldian. (ELA)

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (GLS) Hego Euskal Herrian erabakitzea aldarrikatzeko grebara deitu dute hainbat sindikatuk martxoaren 17an. ELAk eskualdeko ordezkariei eta militanteei deitutako batzarra antolatu du martxoaren 3 goizerako. Batzarraren ostean, 12:00etatik 12:30era bitartean, kontzentrazioa egingo dute plazan.

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (GLS) Hego Euskal Herrian erabakitzea aldarrikatzeko, martxoaren 17an grebara deitu dute ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek Hego Euskal Herrian. Sindikatuek azaldu dutenez, deialdia Nafarroako Parlamentuaren eta Eusko Legebiltzarraren "eraso antidemokratikoari" erantzuteko egin dute, horiek ez dutelako onartu LGSari buruz eztabaidatzea.

Deialdi horren harira, ELAk eskualdeko ordezkariei eta militanteei zuzendutako batzarra antolatu du. Martxoaren 3an egingo dute bilkura, Azoka Plazako goiko aretoan, eta bileraren ostean, elkarretaratzea egingo dute plazan. Hain zuzen ere, 12:00etatik 12:30era bitartean gauzatuko dute elkarretaratzea.

 
 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide