Martxoaren 8a

Lehen kongresuko proposamena azalduta, Martxoaren 8ari begira jarri da Itaia

Mailo Oiarzabal 2026ko otsailaren 23a

Itaiak zapatuan Basazabalen eman zuen hitzaldia. (Itaia)

Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamena hitzaldia eman zuten herenegun Basazabalen emakumeen antolakunde sozialistako kideek.

Joan den otsailaren 8an itxi zuen Itaiak bere lehen kongresua, Andoainen (Gipuzkoa). Eta herenegun, Azpeitian, kongresu horretan onartutako ponentziaren ildo nagusiak azaltzeko hitzaldia eman zuten emakumeen antolakunde sozialistako kideek.

Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamena hitzaldian, alderdi politikoek "emakume langileek bizi duten zapalkuntzari aurre egiteko zer politika" proposatu izan dituzten aztertu eta Itaiak horiek nola balotatzen dituen azalduta, aipatu kongresuaren ondorio nagusiak plazaratu zituzten. Emakume langileen borrokak hiru esparru nagusitan kokatu ditu Itaiak: emakume langileen esplotazio ekonomikoaren zein indarkeria matxistaren eta ideia erreakzionarioen kontra, eta emakume langileen eskubideen alde borrokatzera deitu du, hain zuzen.

Martxoaren 8rako dei egiteko ere baliatu zuen Itaiak Basazabaleko hitzaldia, egun horrek emakume langileen borrokan duen garrantzia azpimarratuz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide