M-17 greba orokorra

Greba batzordea bilduko da gaur arratsaldean

Aitziber Arzallus

Azoka Plazako lehen solairuko aretoa. (Guka)

Martxoaren 17ko greba orokorra antolatzeko bilera egingo dute gaur, 18:30ean, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. 

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek deituta, greba orokorra egingo dute martxoaren 17an Hego Euskal Herrian, 1.500 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata propioa eskatzeko. Hori antolatzeko bilera egingo dute gaur, 18:30ean, Azoka Plazako lehen solairuko lehen aretoan. Interesa duten herritarrei azaltzeko deia egin diete. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide