Bertan merkatari elkarteak antolatutako Neguko Outleta dela eta, aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan. Urola Erdiko Mankomunitateak azaldu duenez, larunbatean, 09:00etan egingo dute hondakin organikoen bilketa.
Halaber, egitasmoan parte hartu eta hondakin bilketa egiten duen kamioiaren ibilbidean karpa jarri behar duten merkatariei ostegunean eta ostiralean 13:00etarako karpa erretiratzeko deia egin die Mankomunitateak. Izan ere, kamioiak ohiko ordutegian egingo du hondakin bilketa ostegunean ostiralean.
Gainera, larunbatean, kamioia pasatu arte –09:00etan egingo du bilketa– karparik ez jartzeko deia egin diete saltokietako arduradunei.