Martxoaren 8a

Aldarri poteoa egingo dute bihar, Azpeitiko Feministen Sareak deituta

Iraia Oteiza 2026ko otsailaren 25a

19:00etan plazatik abiatuko dira, herria morez margotu eta mezu feministak zabaltzeko asmoz. Zapi moreak erosteko aukera ere egongo da. 

Martxoaren 8a ate joka dagoela eta, Azpeitiko Feministen Sareak aldarri poteoa egingo du bihar, ostegunez, herriko plazatik abiatuta. 19:00etan jarri dute hitzordua. 

Zapalkuntza sistemen aurrean: antolakuntza eta borroka lelopean, herria morez margotzeko eta mezu feministak zabaltzeko asmoz antolatu dute aldarri poteoa. "Maiz elkartzen gara berri lazgarriak tarteko, baina gure jarduna salaketatik haratago doa: elkartu, hunkitu, hausnartu, iritziak trukatu, barrez lehertu, proposamenak plazaratu eta bizitza elkarrekin ospatzea ere helburu ditugulako", adierazi dute feministen sareko kideek. Hori horrela, herritar oro aldarri poteoan parte hartzera gonbidatu dute. 

Poteoak iraun bitartean, zapi moreak erosteko aukera ere egongo da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide