Martxoaren 17ko grebarekin bat egiteko deia zabaltzeko, babes argazkia aterako dute gaur arratsaldean Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko Greba Batzordeak 18:30erako jarri du argazkia ateratzeko hitzordua Sanagustin kulturgunean, eta irudi hori baliatuko dute gehiengo sindikalak Hego Euskal Herrian deitu duen grebari babesa agertzeko.
LAB, ELA, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek egin dute martxoaren 17ko greba orokorrerako deia. Hain zuzen ere, Hego Euskal Herrian 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzea eskatzeko antolatu dute greba eguna.