Boluntarioak behar dituzte Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketarako

Iraia Oteiza 2026ko martxoaren 5a

Probaren irteerako irudi bat, iaz. (Mailo Oiarzabal)

Maiatzaren 9an izango da lasterketa, eta antolatzaileak jada prestaketa lanetan ari dira buru-belarri. Apirilaren 10a izango da boluntarioek izena emateko azken eguna. Lehendik laguntzeko izena emanda zeudenek ez dute berriro inskribatu beharko.

Maiatzaren 9an izango da aurten Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa, eta antolatzaileak egun horretarako prestaketa lanetan dabiltza. Probaren egunerako boluntarioak behar dituztela jakinarazi dute.

Lasterketan boluntario modura lagundu nahi duten herritarrek apirilaren 10era arteko epea izango dute izena emateko, honako lotura honetan. Boluntarioek kamiseta bat jasoko dute ordainetan; horrez gain, Tenerifera bidaia eta autokarabanan asteburu bat zozkatuko dituzte izena ematen duten boluntarioen artean, beraien lana eta dedikazioa eskertzeko. Halaber, mendi lasterketaren antolatzaileek adierazi dutenez, lehendik izena emanda zeuden boluntarioek ez dute berriz izena eman beharko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide