Martxoaren 8a

Martxoaren 8a bi egun aurreratu da herriko ikastetxeetan

Mailo Oiarzabal

Ikasberrin, Iraurgin zein Izarraizpen, muralak, eskulanak, leloak eta abarrak egin, jarri eta barreiatu dituzte, miresten dituzten emakumeak omenduz edota betaurreko moreak jantzita, berdintasunari tokia emanez.

Aurten Martxoaren 8a igandea denez, bi egun aurreratu dute Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltako lanketa eta ospakizuna Azpeitiko ikastetxeetan.

Azpeitiko Ikastola kasberrin, Iraurgi Ikastetxean zein Izarraizpe Ikastola Publikoan, muralak, eskulanak, leloak eta abarrak egin, jarri eta barreiatu dituzte, miresten dituzten emakumeak omenduz edota betaurreko moreak jantzita, berdintasunari tokia emanez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide