Palestinako sarraskia ez ahazteko eta Iranen kontrako erasoa salatzeko, euripean elkartuta

Mailo Oiarzabal 2026ko martxoaren 7a

Palestinako banderaz bete zuten atzo ere Sanjuandegiko biribilgunea Elkar-ekinen hileroko deialdiari erantzun zioten herritarrek.

Euri jasa etengabearen pean, Palestinako banderaz bete zuten atzo arratsaldean ere Sanjuandegiko biribilgunea Elkar-ekinen hileroko deialdiari erantzun zioten herritarrek.

Nazioartearen eta komunikabideen fokuetatik ezkutatzen ari den Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta Israelek han gauzatzen jarraitzen duen sarraskia ez ahazteko elkartu ziren herritarrak beste behin, baina baita AEBek eta Israelek Iranen kontra abiatu duten erasoa arbuiatzeko ere. "Gerra testuingurua nagusitzen ari da munduan zehar eta herritarroi dagokigu gerren aurka irmo agertzea. Eraso inperialistak bata bestearen atzetik datozen honetan, herritarrak gerren aurka mobilizatzea garrantzitsua da", zioen Elkar-ekinek atzoko elkarretaratzerako deialdian.

(Argazkiak: Elkar-ekin)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide