Euskaltzale independentistei Azpeitian elkartzeko deia egin die Euskal Herrian Euskarazek (EHE) apirilaren 24rako eta 25erako, Euskaltzale Independentisten II. Topaketan. Martxoaren 13an aurkeztu zuen EHEk edukiz eta hitzorduz betetako bi eguneko egitaraua, eta ordutik irekita ditu, Interneten, topaketaren barruan zapatu izango diren tailerretarako izen emateak. Doako saioak izango dira horiek, baina parte hartu nahi dutenek galdetegi hau bete behar dute.
Zapatuan bertan izango diren beste bi hitzordutarako sarrerak ere eros daitezke oraindik Interneten: Azoka Plazan egingo duten bazkarirako zein Tapia eta Leturia Band eta Maruxak taldeek gauean Sanagustinen emango dituzten kontzertuetarako. Bazkarirako soilik, kontzertuetarako soilik, eta bietarako balio duten sarrerak jarri dituzte aukeran Entradium atarian..
Hau da EHEk beste hainbat eragilerekin elkarlanean Euskaltzale Independentisten II. Topaketarakp prestatu duen egitaraua:
Apirilak 24, ostirala
- 18:00-20:00. Ongi etorri Euskararen Errepublikara.
- 20:30. Kontzertu akustikoa Orkatz tabernan.
- 22:00. Pala partidak: Martija-Prieto vs. Sanchez-Alkorta (pala motza) eta Urain-Gutierrez vs. Aizpuru-Rosa (gomazko paleta).
Apirilak 25, larunbata
- 10:00-12:00. Euskaratik independentziara (mahainguru nagusia).
- 12:30. Joaldunak.
- 13:00. Ekitaldi politikoa.
- 14:00. Bazkaria.
- 16:00-19:00. Tailerrak (bi txanda).
- 16:00-17:30.
- Gazteak eta aisialdia euskaraz: ekosistema oso baten beharra.
- Desobedientzia zibila iraultzarako tresna.
- Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Euskal Herriko egoera soziolinguistiko askotarikoa.
- Kaleak euskaraz: mural margoketa (tailer praktikoa).
- 17:30-19:00
- Intersekzionalitatea: teoriatik praktikara.
- Euskararen Errepublika eta panorama geopolitikoa: aukerak, mehatxuak, erronkak.
- Kultur sistema sendo bat bai, baina nola?
- Izan zaitez eduki sortzaile! (tailer praktikoa).
- 16:00-17:30.
- 19:00. Musika kalean.
- 22:00. Kontzertuak: Tapia eta Leturia Band eta Maruxak.
- Ondoren, DJak Orkatz eta Korrale tabernetan.
Aurkezpena Orkatzen
Euskaltzale Independentisten II. Topaketaren gaineko xehetasun gehiago jakin nahi dutenek aukera ona izango dute ostegun honetan Orkatzen.
Izan ere, martxoaren 13ko aurkezpen ofizialaren ondotik etzi, apirilak 9, aurkezpen infornalago bat prespatu dute, pintxo poteoarekin eta musikarekin hornituta.