Egiguren irabazle eta Alberdi galtzaile, B Serieko buruz burukoaren ligaxkaren hasieran

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 12a

Julen Egiguren, atzo Iruñean. (EITB)

Julen Egigurenek 22-16 gainditu zuen Agirre atzo Iruñean, eta Unai Alberdik 22-15 galdu zuen Rekalderen kontra ostiralean Azkoitian. Final laurdenetako ligaxkaren multzo berean ari dira bi azpeitiarrak.

Aurkia Egiguren V.arentzat eta ifrentzua Alberdi II.arentzat. Buruz Buruko B Serieko txapelketaren final laurdenetako ligaxka emaitza kontrajarriekin hasi dute azpeitiarrek. Ostiralean, Azkoitiko Gurean, 22-15 galdu zuen Unai Alberdik Iñaki Rekalderen kontra. Julen Egigurenek, aldiz, garaipenarekin ekin dio ligaxkari; atzo, Iruñeko Nafarroa Arenan, 22-16 gainditu zuen Asier Agirre.

B Serieko buruz burukoaren multzo berean, A multzoan, ari dira lehiatzen bi azpeitiarrak. Datorren asteburuan, ligaxkaren bigarren jardunaldian, elkarren kontra ariko dira lehen jardunaldiko irabazleak, batetik, eta galtzaileak, bestetik. Horrela, Agirrerekin neurtuko ditu indarrak Alberdik (ostiralean, Gernikako Santanapen), eta Rekalde izango da Egigurenen aurkaria (igandean, Gasteizko Ogetan). Ligaxkako azken jardunaldian ariko dira nor baino nor Egiguren eta Alberdi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide