Datorren asteartean, apirilaren 21ean, banatuko dituzte Bruselan Inklusioaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburua sariak, eta hautagaietako bat da Azpeitiko Udala. Europako Batzordeak sustatutako sari horien helburua udalek berdintasunaren, inklusioaren eta aniztasunaren alde egindako lana aitortzea da.
Azpeitia finalista izendatu dute 50.000 biztanletik beherako udalerrien multzoan. Epaimahaiak hiru sari nagusi erabakiko ditu urrezkoa, zilarrezkoa nahiz brontzezkoa. Baina sari horiez gainera, Publikoaren Saria ere badago, eta hori herritarren botoen bidez erabakiko da. Emakumeen Txokoak Azpeitiaren alde botoa ematera deitu ditu herritarrak, eta botoa emateko lotura honakoa dela adierazi du.