Duela bi urte bezala, aurten ere Azpeititik igaroko da emakumeen Euskal Herriko Itzulia. Gaur aurkeztu dute lasterketa Zarauzko udaletxean. Maiatzaren 15etik 17ra jokatuko dute UCI World Tour eta Pro Team mailetako taldeekin osatuko den lasterketa. Zarautzen hasi eta bukatuko da Itzuliaren lehen etapa, maiatzaren 15ekoa, eta, hain zuzen, etapa horren ibilbidean sartu dute Azpeitia.
Joan den apirilaren 10ean gizonen lasterketa bezala, Azkoititik iritsiko dira herrira txirrindulariak maiatzaren 15ean. Ibaieder bailara zeharkatuko dute gero, Urrestillan eta Nuarben barrena, Beizamara eta handik Santa Agedako gainera igotzeko. Bidania-Goiatzetik Errezilera, eta Errezilditik Azpeitirako bidean Etumetara igoko dira txirrindulariak jarraian, Aizarnatik, Aizarnazabaldik eta Garateko gainetik zehar Zarautzera itzuli aurretik.