Euskaltzale Independentisten Topaketak lorratza utzi du herrian

Nerea Uranga

Euskaltzale Independentisten Topaketan Santutxoko eskaileretan egin duten horma irudia. (Leire LarraƱaga)

Asteburuan Azpeitian izandako Euskaltzale Independentisten II. Topaketaren barruan horma irudia egin dute Done Jakue kaletik Santutxo auzorako eskaileretan.

Euskararen, txikion, bazterrekoon, zapalduon errepublika! leloa duen horma irudia egin dute Iturritxikitik Santutxo auzorako eskaileretako horma batean. Margolana joan den ostirala eta larunbata artean Azpeitian egin diren Euskaltzale Independetisten II. Topaketen barruan egin dute; hain justu, larunbat arratsaldeko tailerretan. Lan koloretsua da, eta leloarekin batera Euskal Herrian Euskarazen irudia ere badu.

Euskaltzale Independentisten Topaketan Santutxoko eskaileretan egindako horma irudia. (Leire Larrañaga)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide