Uztailaren 30etik abuztuaren 1era egingo dituzte saninazioetako hiru zezenketak

Julene Frantzesena 2026ko apirilaren 28a

Toreatzaile bat zezenaren aurrean, iazko zezenketa batean.

Hasiera batean iragarri zituzten datak aldatu egin dituzte, eta San Inazio bezperan, San Inazio egunez nahiz San Inazio bigarrenez egingo dituzte zezenketak. Ana Romero, Murteira Grave eta Loreto Charro ganadutegietako zezenak toreatuko dituzte egun horietan, eta Zezenzale Batzordeak oraindik ez du jakinarazi zein toreatzaile ariko den hitzordu bakoitzean.

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak aldatu egin ditu saninazioetako zezenketen datak. Hasiera batean San Inazio egunez, San Inazio bigarrenez nahiz abuztuaren 2an ziren zezenketak egitekoak, baina aldaketak iragarri ditu batzordeak, eta San Inazio bezperatik abuztuaren 1era bitartean egingo dituzte hiru hitzorduak.

San Inazio bezperan, uztailaren 30ean, Ana Romero ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte, San Inazio egunez Murteira Gravekoak, eta San Inazio bigarrenez, berriz, Loreto Charro ganadutegikoak. Hitzordu bakoitzeko toreatzaileak ez dituzte jakinarazi oraindik ere, baina aurreratu dute, besteak beste, Borja Jimenez, Jesus Enrique Colombo eta Ismael Martin Azpeitiko zezen plazan izango direla egun horietan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide