abu 03 Jaiak
Kalean izan den giro ona, herritarren parte hartze handia eta aurreikusitako ekitaldi guztiak normaltasunez egin izana nabarmendu ditu erakundeak. Jaien hasieratik bukaerara herritarrek festarako gogoari eutsi diotela esan du udalak. Esker oneko hitzak izan ditu, halaber, saninazioak aurrera ateratzeko lan egin duten herritarrentzat, eragileentzat eta taldeentzat.