Ibai Maiz atleta, Euskadiko Txapelketan txapeldunorde

Ane Olaizola 2026ko maiatzaren 11

Ibai Maiz, urrezko dominarekin. (Utzitakoa)

Xeyeko korrikalariak joan den hilean Gipuzkoako txapelketa egin zuen moduan, oraingoan Euskadikoan jantzi du urrezko domina, 1.500 metroko txapelketa irabazita. 

Aire libreko pistako Euskadiko Txapelketa jokatu dute asteburuan atletek Gasteizko Mendizorratzan, eta Xeye Azkoitiko eta Azpeitiko atletismo taldeko kideek maila ona erakutsi dute beste behin. Ibai Maiz azpeitiarrak, joan den hilean Gipuzkoako txapelketa irabazita, zilarrezko domina eskuratu du oraingoan. Izan ere, bigarren postuan geratu da 18 urtez azpiko kategorian, 04.24.10 denborarekin 1.500 metroko txapelketan.

Era berean, haren taldekide Ane Bosch azkoitiarrak Euskadiko Txapelketa irabazi du maila eta proba berean, lasterketa 05.03.52 denboran amaituta. Bestalde, Julen Zialtzeta azkoitiarrak hirugarren postua eskuratu du kategoria berean, 800 metroko proba 02.04.05 denboran amaituta. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide