Igande arratsaldean, 17:00etan, partida garrantzitsua du Lagun Onaken gizonen lehen taldeak Garmendipen: Espainiako Bigarren Federazio Mailara igotzeko lehen kanporaketako joaneko partida, Derioren kontra. Klubaren zuzendaritzak partida bertatik bertara ikustera jende asko joatea espero du, eta horregatik, sarrerak aurrez erosteko aukera emango du. Hain zuzen ere, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean, 18:30etik 20:00etara, zabalik egongo da Garmendipeko leihatila. Sarrera orokorrak 15 euro balioko du; bazkideenak eta jubilatuenak, 10 euro; jubilatuta dauden bazkideenak, 5 euro; eta 18 urtez azpikoek doan sartzeko aukera izango dute.