Atzeratu egin dute 'Ertzetako ahotsak oholtzara' dokumentalaren emanaldia

Ihintza Elustondo

Ainhoa Aira Emakumeen Txokoko teknikaria, Miren Arrieta Parekidetasun zinegotzia eta Malen Aldalur Parekidetasun teknikaria. (Azpeitiko Udala)

Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, soinu teknikariak grebara deituta daude bihar, eta Sanagustinen egitekoak ziren ekitaldia atzeratzea erabaki du udalak. Datorren astean jakinaraziko dute data berria. 

LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da maiatzaren 17a, eta data horren bueltan, ekitaldia egitekoak ziren bihar Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Hain zuzen ere, Ertzetako ahotsak oholtzara dokumentala ematekoak ziren 18:00etan, eta haren osterako, DJ saioa zuten antolatuta. Dena den, Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, soinu teknikariak grebara deituta daude bihar, eta ekitaldia gauzatzeko soinu teknikariak behar direnez, langileen eskubideekin bat eginez, ekitaldia atzeratzea erabaki du udalak. Datorren astean jakinaraziko dute hitzorduaren data berria. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide