Egin dute Domusa Teknik 40 MLK probako boluntarioentzako Teneriferako zozketa

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 15a

Maitane Galarraga sariduna eta IƱaki Rodriguez Domusa Teknik 40 MLKren antolatzaile taldekoa.

Aurreko larunbatean jokatu ziren Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK probak antolatzen parte hartu zuten 400 boluntarioen artean zozkatu dute Teneriferako bidaia, eta Maitane Galarraga izan da sariduna. Probaren antolatzaileek aurtengo eta iazko edizioetako materiala saltzen jarriko dute bihar eguerdian Azpeitiko plazan.

Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK proben antolaketan joan den larunbatean parte hartu zuten 400 boluntarioen artean Teneriferako bi pertsonentzako bidaia zozkatu dute antolatzaileek. Maitane Galarraga izan da sariduna eta dagoeneko jaso du saria Lagun Onak MBkoen eskutik.

Bestalde, mendi lasterketaren antolatzaileek bihar, larunbata, materiala saltzeko postua jarriko dute Azpeitiko plazako arkupeetan, 11:30etik 13:30era. Honako arropa da salduko dutena: iazko edizioko boluntarioen eta lasterkarien kamiseta, aurtengo probetako boluntarioen eta lasterkarien kamisetak, iazko Joma haizetakoa, aurtengo Joma 10000mmm xira eta aurtengo lepokoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide