Berriak eta klasikoak, Euskal Herriko V. Elektrotxaranga Lehiaketaren bigarren jardunaldian

Mailo Oiarzabal 2026ko maiatzaren 17a

Lehen aldiz parte hartu duen Joseto ta Alayak eta lehiaketa birritan irabazitako Elektrotxufla ibili ziren atzo arratsean Alde Zaharrean musika eta festa giroa barreiatzen.

Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak (AZTE) eta Azpeitiko Udalak antolatutako Euskal Herriko V. Elektrotxaranga Lehiaketak bigarren jardunaldia bete zuen atzo. Maiatzaren 9an, 3indarrok iazko irabazleen saio bakarrarekin estreinatu zuten lehiaketaren aurtengo edizioa. Atzo, berriz, bi emanaldiren ohiko formatuan osatutako lehen jardunaldia izan zuen lehiaketak.

Horrela, 19:00etan hasi zen lehen saioa, plazan. Aurten lehiaketan estreinatu den Joseto ta Alayak Urretxu-Zumarragako (Gipuzkoa) elektrotxaranga izan zen Plaza Txikian eta Erdikalean barrena plazatik Perez Arregi plazarainoko bidea egin zuena. Ibilbide beretik alderantzizko bidea, berriz, Azpeitiko lehiaketan klasikoa den Elektrotxuflak egin zuen, lehiaketaren lehen eta hirugarren edizioen talde irabazleak, alegia, 20:30ean hasita.

Aurtengoaren erdia beteta, beste bi jardunaldi izango ditu lehiaketak, honako hauek:

 

  • Maiatzak 23, larunbata. Sakatu! eta Patxangoi elektrotxarangak.
  • Maiatzak 30, larunbata. OstiKda eta Skapaie elektrotxarangak.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide