Joxe Austin Arrietaren poesiak, hainbat lagunen ahotsetan

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 22a

Poesia, bertsoa eta musika uztartu ditu Dinamoa sormen gunean Arrietaren lanaren inguruan egindako saioak.

Joxe Austin Arrieta idazle donostiarraren poemen irakurraldia, kantua lagun egin zuten atzo arratsaldean Dinamoa sormen gunean. Poesia, bertsoa eta kantua uztartu zituen atzoko saioak.

Arrietaz gainera, beste bederatzi lagunek parte hartu zuten atzo poesia, bertsoa eta musika uztartu zituen saioan, Iñaki Elustondok, Ane Bordak, Roberto Oñederrak, Maitere Larrañagak, Jose Luis Otamendik, Josu Alberok, Xabier Euzkitzek, Iñaki Iturainek eta Iñaki Zabaletak.

(Argazkiak: Kulturaz eta Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide