Lan berria aurkeztu du Desgaraian taldeak Gaztetxean

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 23a

Desgaraian taldearen kontzertua ostiralean Azpeitiko Gaztetxean. (Rina Cabeza)

Izan litekeen guztia diskoa labetik atera berritan, kontzertua eskaini du herriko Gaztetxean Jon Gurrutxagaren taldeak.

Izan litekeen guztia disko berria kaleratu berritan Azpeitiko Gaztetxean aurkeztu dute. Ostiral iluntzean izan zen Jon Gurrutxagaren taldearen aurkezpen kontzertua.

Lehen lana (Gauden aldian) kaleratu eta hiru urtera kaleratu dute bigarrena. Desgaraian taldeak lehen kontzertua Azpeitiko Gaztetxean eman zuen, eta bigarren lana aurkeztera itzuli zen ostiralean. Kontzertuaren aurretik, Jon Gurrutxagak Gukari emandako elkarrizketan esan zuen harentzat "Azpeitiko Gaztetxea plaza berezia" dela; "ni han sentitzen naiz etxean eta babestuta". 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide