Haujijijai batzordeak saninazioak prestatzen hasteko batzarra deitu du asteazkenerako

Julene Frantzesena

Herritar ugari joan zen urteko saninazioetako txupinazoan, plazan.

Asteazkenean egingo dute aurtengo festak prestatzeko lehen batzarra, 21:00etan hasita, plazan. Festa batzordeko kideek bilkuran parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Hastear da uda sasoia, eta iristear dira horren erakusle diren bateko eta besteko jaiak. Saninazioetarako ere bi hilabete eskas geratzen dira, eta Haujijijai batzordeak festak antolatzeko hasteko lehen urratsa egin du: batzarra deitu du etzirako, asteazkena.

Aurtengo saninazioen atariko lehen bilkura izango da asteazkenean plazan egingo dutena, eta 21:00etarako jarri dute hitzordua. Herritarrei batzarrean parte hartzeko deia egin diete festa batzordeko kideek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide