Hondakin komertzialen biharko bilketa ere aurreratu dute, beroagatik

Ane Olaizola 2026ko maiatzaren 27a

Edukiontziak. (Guka)

Euskalmet meteorologia agentziak alerta laranja ezarri du tenperatura altuengatik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta ondorioz, Urola Erdiko Mankomunitateak bihar ere aurreratu egingo du hondakin komertzialen biharko bilketa Azpeitian —erakundeak neurri bera hartu du gaur—, langileak arrisku gehien dagoen orduetan aritu ez daitezen hondakinak biltzen. 

Horrenbestez, 10:00etara aurreratuko da hondakinen bilketa bihar ere, eta beraz, arduradunek ordu horretarako atera beharko dituzte hondakinak saltokien nahiz tabernen atarira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide