Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta, Munstroak sortzen direnean izeneko dokumentala eskainiko dute astelehenean, Soreasu antzokian. 21:00etan izango da saioa, doan.
Europako hainbat herrialdetan ultraeskuinak indarra nola hartu duen kontatzen du ikus-entzunezko lanak, baita horren kontrako borroka azaldu ere. Diario Socialista hedabideak ekoitzitako dokumentala da, eta nazioarteko militante eta ekintzaile antifaxisten zein kazetarien elkarrizketak biltzen ditu, besteak beste.