Trinitate festak ospatzen ari dira larunbataz geroztik Nuarben. Larunbatean, sokamuturra eta kantu jirakoen saioa izan zituzten, besteak beste, eta igandean, berriz, pilota partidak eta areto dantzen saioa. Gaur, Trinitate bigarrenez, festetako azken eguna ospatzen ari dira Nuarben, eta haurrek eta gaztetxoek gozatu ederra hartu dute arratsaldean.
Hain zuzen ere, 17:00etan hasita, haurrentzako jolasak, tailerrak eta txokolatada izan dira, eta gustura ibili dira jolasean eta jan-edanean hainbat ume. Azken hondarrera iritsi dira dagoeneko trinitateak, baina gauean emango diete amaiera festei; izan ere, 21:30ean hasita, Laja eta Narbaizarekin erromeria izango da.
(Argazkiak: Eli Aizpuru)