Urrestillako sanjoanak 2026

22. San Joan Herri Krosa, bihar arratsaldean

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 12a

Hainbat lasterkari, iazko proban. (Mailo Oiarzabal)

17:00etan hasiko dira umeen mailako lasterketak, eta 18:00etatik aurrera arituko dira lehian gazteak, seniorrak eta beteranoak.

San Joan jaien atarian, bihar egingo dute Urrestillan festen barruan ezinbesteko hitzordua den herri krosa. Kirol egitasmo horren 22. edizioa izango da aurtengoa. 17:00etan hasiko dira umeen mailako lasterketak, eta 18:00etatik aurrera arituko dira lehian gazteak, seniorrak eta beteranoak.

LH 2. mailatik DBH 2. mailara arteko haurren probak mailaz maila egingo dituzte. Mailaren arabera, distantzia desberdineko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek. Eguneko lasterketa nagusian, berriz, hiru ibilbide izango dituzte partaideek: DBH 3. eta 4. mailetako ikasleek 2.300 metroko ibilbidea osatu beharko dute; gazteek 4.500 metroko ibilbidea; eta seniorrek nahiz beteranoek 6.600 metrokoa.

Lasterketa nagusian arituko diren partaideek aurrez eman behar izan dute izena biharko hitzordurako. Gainerakoek, berriz, bihar bertan Urrestillako plazan jarriko duten mahaian eman beharko dute izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide