Ikasturte amaierako jaialdia eskaini zuten atzo arratsaldean Loretoki gimnastika erritmikako ikasleek Azpeitiko kiroldegian, eta jende ugari bertaratu zen emanaldia ikustera. Belaunaldi desberdinetako dozenaka ikaslek eskaini zuten emanaldia atzokoa, ikasturtean zehar landutakoaren erakusgarri.
Ariane eta Ehiarne Agiñagalde dira Loretoki eskolako gidariak, eta haien ikasleek omenalditxoa egin nahi izan zieten atzoko hitzordua baliatuta. Bideoa zuten prestatuta, eta bi irakasleak eskertuta agertu ziren ikasleen aitortza jasota.