2025-2026 ikasturtean ikasitakoa eta landutakoa jendearen aurrean erakusteko ordua iritsi zaie Juan Antxieta musika eskolako ikasleei eta irakasleei. Horretarako, Musikaletan emanaldia prestatu dute, eta etzi, asteazkena, 19:00etan, eskainiko dute Soreasu antzokian. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez hartu beharko da Kulturaz.eus webgunean.
Musikaletan kontzertu emanaldian musikalez musikal ibilbidea egingo dute Juan Antxietako ehundik gora ikaslek eta irakaslek; besteak beste, Grease, Mamma Mia!, Cats edotaWest syde story ikuskizunetan oinarritutako doinuak eta kantak eskainiko dituzte musikari gazteek.
Ostegunean, soka kontzertua
Ikasturte bukaerako emanaldiaren ondoren, Udaberrian Musika zikloko hirugarren eta azken kontzertua izango da ostegunean, ekainaren18an, Basazabal jauregian. Juan Antxieta musika eskolakoek soka kontzertua eskainiko dute, eta sarrera librea da.