Urrestillan San Joan jaietan murgilduko dira herritarrak asteburuarekin, eta Azpeitiko Udalak hara joateko eta handik Azpeitira itzultzeko autobus zerbitzu berezia prestatu du.
Zapatuan, esaterako, Naizena eta Modus Operandi taldeen kontzertuak nahiz Fury DJaren emanaldia izango dira, 21:00etan hasita, eta Azpeititik Urrestillara 20:40an eta 22:30ean abiatuko dira autobusak. Itzulerakoak, berriz, 01:30ean, 03:30ean eta 06:00etan izango dira. Udalak azaldu duenez, behar adina buelta egingo dituzte autobusek, inor ez dadin zerbitzurik gabe geratu.
San Joan bezperan, asteartean, eta San Joan egunean, asteazkenean, lineako autobusak 19:15ean eta 20:40an joango dira Azpeititik Urrestillara. Itzulerako autobusak, berriz, 02:30ean eta 04:30ean eskainiko dituzte asteazken goizaldean eta 03:30ean eta 06:30ean ostegun goizaldean.