Santioak eta saninazioak 2026

Uztailaren 26an izango da aurtengo Umeen Eguna

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 19a

Hainbat erraldoi plazan dantzan.

Santio egunaren biharamunean izango da, beraz, umeei zuzendutako festa eguna, eta beraz, Euskal Herriko hainbat txokotako erraldoien ohiko desfilea.

Oraindik hilabete pasatxo falta bada ere, Azpeitiko Udala santioen eta saninazioen prestaketa lanetan murgilduta da dagoeneko, eta erakundeak zehaztu du aurtengo Umeen Eguna noiz izango den: uztailaren 26an, igandez. Santio egunaren biharamunean izango da, beraz, umeei zuzendutako festa eguna, eta beraz, Euskal Herriko hainbat txokotako erraldoien ohiko desfilea. Bestelako ekitaldiak ere izango dira egun horretan, nahiz eta oraindik ez duen horien berri eman erakundeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide