Santioak eta saninazioak 2026

Datorren astelehenean hasiko dira zezenketetarako abonuak berritzen

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 30a

Hainbat toreatzaile iaz zezen plazan.

Uztailaren 6tik 18ra izango dute herritarrek txartelak berritzeko aukera zezen plazako leihatilan. Hiru hitzorduetarako sarrera solteak, berriz, hilaren 20tik aurrera jarriko dituzte salgai, Interneten nahiz zezen plazan.

Azpeitiko Zezenzale Batzordea datorren astelehenean hasiko da saninazioetako aurtengo zezenketetarako abonuak berritzen. Hain zuzen ere, uztailaren 6tik 18ra izango dute herritarrek txartelak berritzeko aukera zezen plazako leihatilan: astegunetan, 18:00etatik 20:00etara; eta jaiegunetan eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara. 

Halaber, uztailaren 20an jarriko dituzte hiru zezenketetarako sarrera solteak saltzen. Iazko gisan, aurten ere eskuratu ahal izango dira horiek Internet bidez. Zezen plazako leihatilan ere erosi ahal izango dira, dena den: astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta jaiegunetan nahiz larunbatetan 11:00etatik 13:00etara.

Gainera, sarrerarik gelditzen baldin bada, zezenketen egunetan –uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean– ere erosi ahal izango dira, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik zezenketak hasi arte.

 

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide