Pirinioetan igaro dute asteburua Lagun Onakeko mendizaleek

Iraia Oteiza

Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako irteeran, 25 lagunek Pirinioetan igaro zuten pasa den asteburua. Eguraldi ederra lagun, Col se Soquesen, Larribeten, Respomuson eta Sallent de Gallegon izan ziren mendizaleak. 

Joan den asteburuan Pirinioetara irteera egin zuten Lagun Onakeko 25 mendizalek. Ostiral arratsaldean abiatu ziren Azpeititik, eta Portaleten igaro zuten gaua. Hurrengo egunean, handik abiatuta, Col se Soques ibilbidea osatu zuten horiek, bidean zehar bazter zoragarriak ikusiz eta eguzkiaz gozatuz. Larribet aterpean amaitu zuten eguneko txangoa. Igandean, berriz, Larribetetik atera eta Respumoso aterpetik igarota, Sallent de Gallegon amaitu zuten asteburuko ibilaldia. 

Pirinioetara egindako irteerako argazki gehiago honako lotura honetan ikus daitezke. 

Europako Mendietara egingo dute hurrengo irteera Lagun Onakeko mendizaleek, uztailaren 18 eta 19ko asteburuan. Izen ematea irekita dago jada. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide