Udalak kaleratu du santioetako eta saninazioetako egitaraua

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 9a

Saninazioetako eskuprograma. (Andoni Elduaien)

Uztailaren 18an hasi eta abuztuaren 2ko goizaldera arte antolatu ditu santioetako eta saninazioetako ekitaldiak Azpeitiko Udalak. Egitarauaren berri ematen duen eskuprograma etxez etxe banatzen atzo hasi zen udala. Adin guztietako herritarrei zuzendutako era askotako ekitaldi eta emanaldiak prestatu dituzte festetarako. 

Santioetarako eta saninazioetarako antolatutako egitaraua kaleratu du Azpeitiko Udalak, eta atzo hasi zen festetako eskuprograma etxez etxe banatzen. Uztailaren 18tik abuztuaren 2ko goizaldera arte, adin guztietako herritarrei zuzendutako era askotako ekitaldiak prestatu ditu. Hona hemen egunez egun antolatutako ekintzak:

Uztailak 18, larunbata
  • 11:00. 23. Azpeitia Hiria Rallya, Urraki Eskuderiak antolatuta,. 
  • 19:00. Hit Bound eta Sekule herriko taldeen kontzertuak, Perez Arregi plazan. 
Uztailak 19, igandea
  • 14:00. Done Jakue kalekoen auzo-bazkaria, Done Jakue kalean.
  • Ondoren, DJen emanaldia. 
  • 19:00. Itsasi dantza taldearen Azpeitia Dantzan jaialdiko Oinatzak emanaldia, Soreasu antzokian.
Uztailak 21, asteartea
  • 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Hondar eskultura tailerra Andoni Bastarrikarekin, herriko plazan.
Uztailak 24, ostirala
  • 19:00. Presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea, herriko plazan. 
  • 19:30. Kodaore eskolakoen judo erakustaldia, herriko plazan. 
  • 20:30. Tu-K taldearen kontzertua, Balentina Agirre plazan. 
Uztailak 25, zapatua, Baserritar Eguna 
  • 10:00. 41. Cesar Valverde pilota txapelketaren finalak, Izarraitz pilotalekuan. 
  • 10:30. Azpeitiko Musika Bandaren eta Izarraitz txistulari taldearen goiz eresia. 
  • 10:55. Nafartasunari gorazarre egiteko kalejira, Perez Arregik plazatik herriko plazara. 
  • Ondoren, Urolako Napar Zuztarrak taldearen eskutik, bertsoak, kantak, pregoia eta ohorezko dantza, herriko plazan. 
  • 11:00. Animalien erakusketa, Astotegian. 
  • 11:00. 26. Gazta Lehiaketa, Azoka Plazan. 
  • 12:00. 52. Sagardo Lehiaketa eta txekor erre nahiz hegaluze dastaketa, herriko plazan. 
    • Bertsotan: Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia eta Maddalen Arzallus. 
    • Trikitilariak: Laja II.a, Lutxurdio, Iñaki Ezenarro eta Egurrola. 
    • Aurkezlea: Xebastian Lizaso. 
  • 12:30. Kantujira saioa, Kantujirakoekin, Hazparnekoekin eta Marea Arroxa, Sanagustin kulturgunetik abiatuta. 
  • 18:00. Errekortari Txapelketa Nagusia, zezen plazan. 
  • 18:30. Sardina Freskue ikuskizuna, Done Jakue kalean. 
  • 18:30. Jainekin txaranga, Landeta auzotik herriko kaleetara. 
  • 21:00. Basque Motion elkarteak antolatuta, pala partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan. 
    • 1. partida: Fusto-Skufca eta Madariaga-Insausti
    • 2. partida: Mikel Sanz-Gordon eta Maldonado-Alkorta
  • 22:00. Zatekeen taldearen erromeria, herriko plazan. 
Uztailak 26, igandea, Umeen Eguna
  • 11:00. Goiz eresia eta korporazio txikia Itsasi dantza taldearekin, Luix Beltza dantza suelto eskolakoekin eta Juan Antxieta musika eskolako txistulariekin nahiz banda gaztearekin.
  • 12:00. Erraldoien dantza saioa eta sari banaketa, herriko plazan. 
  • 13:00. Erraldoien desfilea, Alde Zaharreko kaleetan zehar.
    • Parte hartzaileak: Bergarako erraldoiak (Arrasateko dultzaineroak), Azkoitiko erraldoiak (Iruñeko gaiteroak), Zarauzko Erraldoi eta Buruhandien Elkartea (Laguardiako gaiteroak), Elgoibarko erraldoiak (Gasteizko gaiteroak), Pasaiako Erraldoi Elkartea (Pasaiako dultzaineroak), Txantreako Erraldoien Konpartsa (Txantreako dultzaineroak), Urduñako Bihotza konpartsa (Urduñako dultzaineroak), Iruñeko Errotxapeako Erraldoien Konpartsa (Errtxoapeako dultzaineroak), Iruñeko Alde Zaharreko Konpartsa (Iruñeko dultzaineroak), Añorgako erraldoiak (Añorgako dultzaineroak), Iruñeko Buztintxuriko Erraldoi Konpartsa (Buztintxuriko dultzaineroak), Barañaingo Ezpelur konpartsa txikia (Barañaingo Ezpelur dultzaineroak), Tafallako Asier Marco erraldoi konpartsa (Asier Marko taldeko dultzaineroak), Iruñeko Mendillorriko Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa (Mendillorriko erraldoien eta buruhandien konpartsako dultzaineroak), Iruñeko Iturri Plaza erraldoi txikien elkartea (Iturri Plaza erraldoi txikien elkarteko dultzaineroak), Zizur Nagusiko erraldoien konpartsa (Zizur Nagusiko erraldoien konpartsako dultzaineroak), Lazkaoko erraldoi eta buruhandien konpartsa (Lazkaoko gaiteroak), Orioko erraldoiak (tarteko dultzaineroak), Izugarria Hondarribiko erraldoiak (Hondarribiko trikitilariak), Urrestillako erraldoiak (Azpeitiko trikitilariak), Errezilgo erraldoiak (Azpeitiko trikitilariak) eta Azpeitiko erraldoiak (Iruñeko dultzaineroak).
  • 14:30. Herriko haurrentzat eta gaztetxoentzat herri bazkaria, herriko plazan. 
  • 15:30. Haurrentzako jolasak eta kalejira, Alde Zaharrean. 
  • 16:15. 46. Inazio Deuna txirrindularitza saria, Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatuta, Perez Arregi plazan.
  • 17:30. Artzain txakur txapelketa, Artxate kooperatibak antolatuta, Olazko belardian. 
  • 19:30. Azpeitiko Udal Musika Bandaren pasodoble kontzertua, herriko plazan. 
Uztailak 28, asteartea
  • 17:00. Izozki tradizionalak egiten ikasteko tailerra, Dona-Doniren eskutik, Azoka Plazan. 
Uztailak 30, osteguna, San Inazio bezpera
  • 11:00. Hamaiketakoa, herriko plazan. 
  • 12:00. Txupinazoa eta Marea Arroxa. Herriko jaiei hasiera emanez, udaletxetik botako dute suziria herriko festa batzordeetako ordezkariek. 
  • Ondoren, Azpeitiko Udal Musika Bandak, Izarraitz txistulari taldeak, Arrasateko gaiteroek eta Azpeitiko erraldoiek eta buruhandiek kalejira egingo dute. 
  • Segidan, Skapaie elektrotxaranga, Alde Zaharrean zehar. 
  • 12:30. San Inazio bezperan toreatuko dituzten Loreto Charro ganadutegiko zezenen aukeraketa, zezen plazan. 
  • 15:00. Herri bazkaria, herriko plazan. 
  • 17:00. Txosnagunearen irekiera eta jolasak, Txosnagunean. 
  • 17:30. Beragarako Zezenak ganadutegiko bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Done Jakue kalean. 
  • 18:30. San Inazio bezperako zezenketa, zezen plazan. 
    • Toreatzaileak: Daniel Luque, Borja Jimenez, Marco Perez. 
  • 18:30. Sakatu! elektrotxaranga, Alde Zaharrean. 
  • 19:00. Meza eta bederatziurrena parrokiako nahiz Julian Barrenetxea abesbatzekin eta Itziar Urbieta organistarekin, Loiolako basilikan. 
  • 19:00. Los Incansables txaranga, herriko kaleetan zehar. 
  • 19:00. Kontzertuak, Done Jakue kalean. 
  • 19:00. Bull eta Elepunto DJak, Olazko Amaren plazan. 
  • 20:00. Etxera jantokia, Azoka Plazan. 
  • 22:00. Manitu taldearen kontzertua, Txosnagunean. 
  • 23:00. Su festa, Pirotecnia Pabloren eskutik, Izarraizko Atean. 
  • 23:30. Gozategi taldearen kontzertua, herriko plazan. 
  • 23:30. Balantza taldearen erromeria, Txosnagunean. 
Uztailak 31, ostirala, San Inazio eguna
  • 09:30. Azpeitiko Udal Musika Bandaren, Arrasateko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen goiz eresia. 
  • 10:10. Udal ordezkarien korporazioa. 
  • 10:30. Prozesioa, Alde Zaharrean. 
  • 11:00. Eukaristia Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, parrokiako nahiz Julian Barrenetxea abesbatzekin eta Ignacio Arakistain organistarekin.
  • 12:30. Gauerdi txaranga, kalerik kale. 
  • 12:30. San Inazio egunean toreatuko dituzten Murteira Grave ganadutegiko zezenen aukeraketa, zezen plazan.
  • 12:30. Entzierro txikia Lopene ganadutegiko zezenekin, Done Jakue kalean. 
  • 13:00. Azpeitiko Udal Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean. 
  • 17:00. Holi hauts festa, Matxinada plazan. 
  • 17:30. Lopene ganadutegiko zezen txikiak, Done Jakue kalean. 
  • 18:30. Alurr dantza taldearen Hamaikua ikuskizuna, herriko plazan. 
  • 18:30. San Inazio eguneko zezenketa, zezen plazan. 
    • Toreatzaileak: Emilio de Justo, Borja Jimenez eta Victor Hernandez. 
  • 19:00. Oria txaranga, Landeta auzotik herriko plazara. 
  • 19:00. Poteo musikatua Burrumbaren eskutik, Alde Zaharrean. 
  • 20:00. Etxera jantokia, Azoka Plazan. 
  • 20:30. Parrillada, herriko plazan. 
  • 21:30. Eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan: 
    • 1. partida: Egiguren V.a-Salaberri II.a eta Alberdi II.a-Lizeaga
    • 2. partida: Zabala-Zabaleta eta Laso-Iztueta
  • 22:00. Leihotikan taldearen kontzertua, Txosnagunean. 
  • 23:00. Su festa, Pirotecnia Pabloren eskutik, Izarraizko Atean. 
  • 23:30. Neomak taldearen kontzertua, herriko plazan. 
  • 00:30. Streetwise taldearen kontzertua, Txosnagunean. 
  • 02:30. Kontzertua, Txosnagunean. 
Abuztuak 1, larunbata, San Inazio bigarrena
  • 10:00. Azpeitiko Udal Musika Bandaren, Arrasateko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen goiz eresia. 
  • 10:30. Udal ordezkariek ongietorria egingo diete Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei, Loiolako basilikaren atarian. 
  • 11:00. Meza nagusia Loiolako basilikan, parrokiako nahiz Julian Barrenetxea abesbatzekin eta Itziar Urbieta organistarekin. 
  • 11:00. 15. Bakailao Txapelketa, herriko plazan. 
  • Ondoren, prestatutako bakailaoen dastaketa. 
  • 12:00. Txerokiak taldearen emanaldia, herriko plazan. 
  • 12:30. Arno ganadutegiko zezenekin entzierro txikia, Done Jakue kalean. 
  • 12:30. San Inazio bigarrenez toreatuko dituzten Ana Romero ganadutegiko zezenen aukeraketa, zezen plazan. 
  • 17:00. Apar festa, Balentina Agirre plazan. 
  • 17:30. Arno ganadutegiko zezen txikiak, Done Jakue kalean. 
  • 17:30. Kuadrilla Arteko III. Olinpiadak, Alde Zaharrean. 
  • 18:30. San Inazio bigarren eguneko zezenketa, zezen plazan. 
    • Toreatzaileak: Morenito de Aranda, Jesus Enrique Colombo eta Ismael Martin.
  • 18:30. Fanfarre Betijai, kalerik kale. 
  • 19:00. Eraman Jai Alai Gara elkarteak antolatuta, zesta punta jaialdia, Izarraitz pilotalekuan. 
  • 20:00. Etxera jantokia, Azoka Plazan. 
  • 21:30. Iratzar taldearen erromeria, Olazko Amaren plazan. 
  • 22:00. Tapia eta Leturia, Txosnagunean. 
  • 22:30. Harrobi Dantza Betikalaren eskutik, Geure(r)a ikuskizuna, herriko plazan. 
  • 23:30. Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua, herriko plazan. 
  • 01:00. Hazas taldea, Txosnagunean. 
  • 02:30. Kaparrak taldea, Txosnagunean. 
Abuztuak 2, igandea, San Inazio hirugarrena
  • 06:00. Incansables txaranga, kalerik kale. 
  • 07:00. Marques de Saka ganadutegiko bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Done Jakue kalean. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide