Santio festa ospatuko dute Done Jakue kaleko bizilagunek datorren igandean

Ane Olaizola

Done Jakue kalekoak Frontoi Txikian afaltzen, 2023an. (Utzitakoa)

Bazkaria egingo dute Frontoi Txikian, eta ondoren Jon Urbieta musika jartzailearen saioa izango dute. Izena eman daiteke bazkarirako.

Gaur zortzi, uztailaren 19an, Santio festa ospatuko dute Done Jakue kaleko bizilagunek, bazkariarekin eta Jon Urbieta musika jartzailearen emanaldiarekin. Hain zuzen, Frontoi Txikian elkartuko dira kaleko bizilagunak otordua egiteko, eta ondoren hasiko da musika saioa. 

Katering enpresa batek zerbitzatuko du bazkaria, eta hara joateko interesa dutenek izena eman dezakete 619 36 95 71 (Miguel Angel), 620 58 49 77 (Oihane) edota 677 84 40 79 (Arantxa) telefono zenbakietara deituta. Umeentzako menua 14 eurokoa izango da, eta helduentzakoa, 31 eurokoa.

Gaur egungo bizilagunak ez ezik, kale horretan bizi izandakoak ere animatu dituzte festara antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide