GI-631 errepideko Urola gaineko Ezkuztako zubia osorik eraberritzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. Joan den urtarrilean hasi zituzten zubia birgaitzeko lanak, eta ordutik bide zati horretako trafikoa semaforo bidez txandaka zuzendu dute. Orain, berriz, berritzen ari diren errepidea asfaltatzeko lanak egingo dituzte; hain zuzen ere, uztailaren 12etik 13rako gauean (igandetik astelehenera) asfaltatzea aurreikusi du aldundiak.
Asfaltatzeko lanak ari diren bitartean, trafikoa txandaka bideratuko dute, hiru metro zabaleko gune bat libre utzita. Asfaltatzeko lanak bukatu bitartean, ibilgailu bereziek ezingo dute gune horretatik pasatu.