Datorren zapatuan, uztailaren 18an, Espainiako Gerra hasi zeneko 90. urteurrena izango da. Data seinalatu horren bezperetan, ostegunean, Eusko Gudarostea hizpide hartuta hitzaldia emango du Azpeitian Iñaki Goioganak, Sabino Arana fundazioko historialariak.
Gerra piztu berritan eratu zuten, Loiolan, Eusko Gudarostea; eta Loiolan dago, hain zuzen ere, 2023tik, boluntarioz osatutako gudaroste haren oroimenezko gune museografikoa.
Munoandi elkarteak antolatu du hilaren 16ko Goiogonaren hitzaldia. Basazabal jauregiko hirugarren solairuan egingo dute, 19:00etan.