Mendi handirik ez, baina muino txiki ugari izan ditu Malemorten hasi eta Usselen bukatu den Frantziako Tourraren bederatzigarren etapak, eta beroagatik aurreikusitako ibilbideari 30 kilometro kendu dizkioten arren, gogorra izan da oso txirrindularientzat. Eta klasiko baten pareko ibilbide horretan, izen aipagarriz betetako ihesaldiari etekin onena atera dio Mathieu van der Poelek (Alpecin-Premier Tech). Pelotoi nagusiaren ehizari eutsi dion laukotean aise nagusitu da helmugan herbeheretarra, Tobias Johannessen, Tom Pidcock eta Alex Baudin atzetik zituela.
Biharko lehen atseden egunaren bezperan ere aldaketa aipagarririk ez da izan Tourraren sailkapen nagusian, baina bederatzigarren liderra ezagutu du Gukaren Pourrak: Sigisaga da gaurkoaren ondoren lehen postuan dagoen taldea. Hemen, taldeen sailkapen osoa; eta hemen, saridunen zerrenda.